Joseba Mardo-ren oroimenezko 39. herri krosa lehiatu zuten joan zen domekan Aretxabaletako Otala Zelai egunean eta Durango Kirol Taldeko korrikalariak izan ziren protagonista. Ekaitz Kortazarrek 8.4 kilometroko proba irabazi zuen (27.11) eta David Rua taldekidea sailkatu zen bigarren (27.24). Eurak biak izan ziren 28 minututik jaistea lortu zuten korrikalari bakarrak.