Van Vleutenek irabazi du Durango-Durango Saria

Anboto 2017ko mai. 16a, 18:19
Annemiek Van Vleuten Durangoko helmugara heltzen.

Faboritoak ez du hutsik egin. Eider Merino hirugarren sailkatu da eta Ane Santesteban seigarren.

San Juan de Momoitiorako igoeran hautsi da lasterketa. Annemiek Van Vleutenek (Orica) aurrera egin eta aldetxoa atera du. 20 bat segundoko tarte hori nahikoa izan da Durangoko helmugara bakarrik heltzeko. Bihar hasiko den Emakumeen Birarako ere bera da irabazteko hautagai nagusia. Shara Gillow bigarren sailkatu da eta Eider Merino (Lointek) hirugarren. 

Ane Santestebanek (Ale Cipollini) seigarren tokia lortu du bere berragerpenean. Hamar onenen artean sailkatu da Bizkaia-Durango taldeko Mavi Garcia ere.

Lehen argazkia: Aurreneko hiruren podiuma. Bigarren argazkia: Eider Merino lehen euskaldunari dagokion saria jasotzen.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!