Durangoko Kulturalak Ecijaren kontra hasiko du Bigarren B Mailarako bidea

Anboto 2017ko mai. 16a, 11:30

(Argazkia: www.culturaldurango.org)

Joaneko partidua asteburu honetan jokatuko dute Tabiran.

Durangoko Kulturalak Ecijaren kontra jokatuko du Bigarren B Mailara igo ahal izateko lehenengo kanporaketa. Joaneko partidua Tabiran izango da asteburu honetan. Data adostu barik dute, baina zapatu arratsaldean jokatzea da proposamena. Itzuliko neurketa astebete beranduago jokatuko dute etxetik 800 bat kilometrotara. “Joan-etorri luzea eta han egingo duen beroa dira kanporaketa honetako eragozpen bi”, azaldu du Joseba Arana kirol zuzendariak.

Ecija Bigarren Mailan aritutako taldea da. Etapa zail baten ostean, sasoi bateko loria bereskuratu guran dabiltza. “Arerio oso zaila izango da”, onartu du Aranak.

100 lagunetik gora Sodupen

Kulturalak Sodupen jokatu zuen Hirugarren Mailako azken partidua joan zen asteburuan. Durangotik Sodupera joan ziren 100-150 zaleek garaipen batekin (0-2) ospatu zuten igoera faserako sailkapena. Asteburuko partidurako ere zaleen laguntza eskatu dute klubetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!