Erdi Aroko paisaien inguruan dihardute Arkeologia eta Historia jardunaldian

Itsaso Esteban 2017ko mai. 16a, 16:42

Durangoko Arkeologia eta Historia jardunaldien VIII. edizioko bigarren berbaldia izango da, maiatzaren 18an, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Erdi Aroko herrikak Euskal Herrian: gaur egungo landa-paisaien jatorri(etako) bat izenburuko hitzaldia eskainiko du, bertan, Maite Iris EHUko ikasleak.

 

Erdi Aroko paisaiak; herrixkak, basoak eta nekazaritzarako espazioak izenburupean antolatu dituzte aurtengo lau berbaldiak, eta maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean izango dira hurrengo bi hitzorduak. Durangoko Museoan, 19:00etan izango dira hitzordu biak.

Maiatzaren 25ean, Un lugar donde vivir y morir: Argiñeta hace 1200 años berbaldia eskainiko du Iñaki García Caminok. Arkeologi museoaren zuzendaria da Camino, eta VIII. eta XI. mendeen artean egun Argiñetako San Adrián ermita dagoen lekuan zegoen herrixkaren eta hilerriaren inguruan jardungo da, Durangon. Arkeologi Museoak 2012. eta 2014. urteen artean egindako azterketetan oinarrituko du Caminok bere berbaldia. 

Ekainaren 1ean, bestalde, ¿Qué es un yacimiento arqueológico? La historia de los paisajes agrarios hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Quirós EHUko arkeologia katedradunak. Arabako hainbat adibide oinarritzat hartuta, Euskal Herriko nekazal paisaien inguruan mintzatuko da katedraduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!