Durangon 'Balea Urdina' jokoaren ustezko kasu bat ikertzen ari da Ertzaintza

Balea Urdina gazteak suizidiora bultzatzen dituen jokoa dela ohartarazi du Ertzaintzak.

Ertzaintzak ANBOTOri jakitera eman dionez, Durangon Balea Urdinaren ustezko kasu bat ikertzen dabiltza. Oraindik beste informazioarik eman ezin duten arren, durangar gazte bat joko honen biktima bat izan daiteke. 

Duela urtebete inguru Errusian sortu zen eta sare sozialetan zabaltzen ari den 50 probatako jokoa "oso arriskutsua" dela jakinarazi du Ertzaintzak eta parte hartzaileak suizidiora bultzatzen dituela. Joko honen bitartez, gazteek zenbait proba egin behar dituztela, eta hauek modu askotakoak izan daitezkeela adierazi dute. Esaterako, parte hartzaileak goizaldean beldurrezko filmak ikusi behar dituzte, altura handiko lekuetatik ibili behar dira, esku eta hanketan zauriak egin behar dituzte, eta beraien buruaz beste egitera bultzatzen dituzte. 

 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.