Komikigintzari buruzko tailerra eskainiko dute Unai Iturriagak eta Alex Sanvik, Museoan

Anboto 2017ko mai. 12a, 11:20

Picasso: Durangotik Guernicara erakusketaren harira antolatu dute komikigintzari buruzko tailer hori, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Elkarrekin sortu zuten Udaberririk ankerrena albumaren inguruan jardungo dira Unai Iturriaga eta Alex Sanvi, maiatzaren 13an, 19:00etan.

Komikiaren orrialde baten sorkuntza prozesua azalduko dute Iturriaga gidoilariak eta Sanvi marrazkilariak; ideiez, dokumentazioaz, idazketaz, zirriborratzeaz, tindatzeaz eta koloreztatzeaz jardungo dira. 

Tailerraren aurretik, 18:30ean, bisita gidatua eskainiko dute ekainaren 4ra arte Museoan egongo den Picasso: Durangotik Guernicara erakusketan. Museora deituta (94-6030020) edo emaila bidalita (museo@durango.eus) izena eman beharra dago bisita gidatura joan ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!