Durangoko padel torneoan batutako dirua Geu Be elkartera bideratuko dute

Joseba Derteano 2017ko mai. 10a, 12:57
(Argazkia: www.fairplaydurangopadelkluba.com)

Ekainen 2tik 11ra bitartean izango da Arripausuetako azpiegituretan.

Fair Play Durango Padel Klubak antolatutako laugarren txapelketak premia bereziak dituzten haur eta gazteen familien Geu Be elkarteari lagunduko dio aurten. Torneorako izen-ematea maiatzaren 18, 19 eta 22an, 19:00etatik 21:00etara, egin daiteke Abadiñoko Eroski gunean. Kategoria bakoitzean (18 urtetik gorako emakumeen eta gizonen maila bana) 32 bikotek parte hartu dezakete gehienez.

Txapelketako ligaxkak ekainaren 2, 3, 4 eta 9an jokatuko dituzte. Azken fasea ekainaren 10ean eta 11n izango da Arripausuetako padel kantxetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!