Euroscola lehiaketa irabazi du Maristak ikastetxeko talde batek

Markel Onaindia 2017ko mai. 9a, 13:46

Europako Legebiltzarrak antolatzen duen Euroscola lehiaketako sarietako bat lortu dute Maristak ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek. Europar Batasuna gazteengana hurreratzea eta teknologia berrietan trebatzea dira ekimenaren helburuak, ikastetxeko arduradunek prentsa ohar bidez azaldu dutenez.

Besteak beste, Europar Batasuneko Giza Eskubideen Kartaren azterketa bat landu dute ikasleek, eta eskubide batean oinarritutako bideo bat sortu ere bai.

Ekintzaile izateko
Bestalde, Ekintzailetza Astean mugilduta daude asteon ikastetxean. Orain arte egun bakarreko jardunaldia burutu izan dute, baina aurten aste osora pasatzea erabaki dute lehenengoz. Janire Arriola arduradunaren esanetan, aurreko edizioetan berbaldiak eduki izan dituzte batez ere, baina praktikaren beharrizana ere ikusten zuten, eta horregatik, tailerrak ere egin dituzte. Gaur, adibidez, taldeka banatu eta salgaien makina bat zelan sortu ikasi dute Innobide erakundearen laguntzagaz.

Barikuan, ostera, Rio de Oro elkartearen eta Gernikako nesken saskibaloi taldeko kapitainaren esperientziak ezagutu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!