Paseoa, osasunerako eta laguntasunerako tresna

Markel Onaindia 2017ko mai. 8a, 12:55

Herriko nagusiekin paseoak egiten hasi dira Durangon, udaleko adinekoen sailak antolatuta. Gaur izan da lehena, eta datozen lau astelehenetan jarraituko dute momentuz. 

Dozena bat nagusik parte hartu dute gaurko estreinaldian. Kurutziagan dagoen Adineko Egoitzatik irten, San Faustorantz jo, Landakotik pasa eta handik egoitzara buelta hartu dute. Guztira 3,5 kilometroko ibilaldia osatu dute, eta gehienek 80 urtetik gora dituzten arren, gustura amaitu dute. Euregaz batera Didaka Vila eta Gorka Estevez begiraleak joan dira, Siel Bleu fundazioko kideak. 

"Osasun ona mantentzea eta autonomia handiagoa lortzea" dira helburuak, Pilar Ríos alkateordearen esanetan. Gainera, euren artean hartuemana sortuta, laguntasuna ere lantzen dute. Nagusiei hurrengo paseoetara apuntatzeko deia egin die, 94 465 74 51 telefonora deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!