Iazko esperientziak lagunduta, Konarek nagusitasunez egin zuen finalerdieterako bidea Valentzian jokatutako txapelketan. Finalera sailkatzeko borrokaldian urduritasunak ez zion utzi bere ohiko maila ematen eta aurreko torneo batean menderatua zuen arerio batek kanporatu zuen. Brontzerako borrokaldia erraz irabazi zuen.
Ainhoa Alonsorentzat lehenengo parte hartzea zen eta esperientzia pilatzeko balio izan zion.