1980tik dihardu argazkilari eta kazetari lanetan Yanizek, eta Euskal Herriko paisaien, naturaren eta pertsonen 500.000 iruditik gorako artxiboa osatu du. Elorrion, Bizkaiko lurraldean egindakoak ipiniko ditu ikusgai.
Artefaktu teknikoak saihestuz, natura ikertuz, argiak kudeatuz eta meteorologiak eskaintzen dituen uneak aprobetxatuz egindako argazkiak dira Yanizen Bizkaia izadi sublimea erakusketakoak.