Aparkalekua zabortegi bihurtuta dagoela salatu du bizilagun batek

San Roke kale ondoko aparkalekua zabortegi bilakaturik dagoela salatu du bizilagun batek.

Durangarrak ANBOTOri adierazi dionez, egoera behin eta berriz errepikatzen da, eta San Rokeko aparkalekuak asteburuetan zabortegia ematen du. Egoera honekin hainbat bizilagun "nekatuta" daudela adierazi du.