Ramón Andrés poeta iruindarrak Poema eta bere utopiak berbaldia eskainiko du maiatzaren 3an. Andresen hitzaldiaren ostean, Leire Bilbao eta Garazi Ugaldek errezitaldia eskainiko dute.
Maiatzaren 4ko saioa, Elena Medelen berbaldiagaz hasiko da: Hona hemen belardi bat. Lengoaia eta faminismoa XX. mendeko emakume poetengan izenburuko saioa eskainiko du. Ondoren, Angel Erro eta Irati Goikoetxeak eskainiko dute poesia errezitaldia.
Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan, izango dira Poesia eta Pentsamendua zikloaren barruko bi emanaldiak.