Bigarren ipuin lehiaketaren sariak banatu ditu Vicente Zabala elkarteak

Anboto 2017ko api. 27a, 18:15

"Belaunaldi berrien artean idazteko zaletasuna biziagotzen jarraitzeko helburuarekin" antolatu du Vicente Zabal elkarteak ipuin lehiaketaren bigarren edizioa. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia, Durangoko udal liburutegian. 

DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzenduriko ipuin lehiaketa izan da, eta euskaraz zein gazteleraz bidali dituzte gazteek beraien lanak. Guztira, ia hogeita hamar lan jaso dituzte.

Irakasle taldek osatu du epaimahaia, eta hautatu dituzten bederatzi ipuinen egileek gailu teknologikoak jaso dituzte sari bezala.

2013. urtean durangar talde batek sorturiko elkartea da lehiaketa antolatu duena. Vicente Zavalaren obra kulturala kontserbatzea, hedatzea eta sustatzea da elkartearen helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!