Errugbi partiduak izango dira ospakizuneko atal garrantzitsu bat. DRT eta Hernaniko talde guztiak batuko dituzte Arripausuetan. Ondoren, 17:00etan, Durango I. Neskak Rugby Txapela izeneko txapelketa jokatuko dute.
Iluntzean Landako Gunean jarraituko du jaiak. 20:30ean afaritara batuko dira eta afalostean nesken eta mutilen duela 30 urteko taldeei omenaldia egingo diete. Jarraian Nissan-Gaursa autoa zotz egingo dute urte osoan txartelak saltzen ibili ostean. 22:30ean hasiko den Luhartzen erromeriagaz agurtuko dute urteurrena.
Afarirako txartelak Rugby Tabernan eskuratu daitezke: 10 euro da umeentzako eta 20 nagusientzako.
Urteurreneko beste osagai inportante bat datzoen bost barikuetan antolatuko dituzten hitzaldiak dira.