Aitor Bugallo Memorialak 400 txirrindulari batuko ditu Durangon

Anboto 2017ko api. 12a, 11:37

Junior mailako lasterketa 10:00etan abiatuko da, eta 80 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote. Eguzkitzatik abiatuko dira eta Ezkurdin amaituko dute. Elite mailakoek, berriz, 15:30ean izango dute hitzordua. 

400 txirrindulari batuko ditu, Aitor Bugallo Memorialaren bigarren edizioak. Junior mailako 200 txirrindulari 10:00etan abiatuko dira Eguzkitzatik. 80 kilometroko ibilbidea egin ostean, Ezkurdin izango dute helmuga. Beste Alde La Tostadora herriko taldeak proba honetan parte hartuko duela azaldu dute Duranguesa txirrindulari elkarteko antolatzaileek. 

Elite mailako beste 200 txirrindularik arratsaldeko proba lehiatuko dute. 15:30ean dute hitzordua. Caja Rural, Lizarte, Aldro eta herriko Eiser-Hirumet taldeek parte hartuko dute, besteak beste. Iazko lehenengo bi sailkatuek aurten ere parte hartuko dute profesionaletarako jauzia eman eta gero. Basque Country Murias taldeko Oscar Rodriguezek eta Movistar taldeko Richard Carapazek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!