Alex García zuzendariak azaldu duenez, talde honengan ilusio handia jarri du. "Taldean konplizitate handia dugu. Laister garaipenen bat heltzea espero dut egin dugun lana azaleratu dadin", dio zuzendariak. Taldearen hurrengo erronka Bidasoako itzulia da. Gainera, nazioarteko egitarau oparoa izango dute.
Cafés Baqué-BH taldearen 39. denboraldia izango da hau. Antolatzaileek 40. urteurrenera begira jarrita daudela aurreratu dute.