Izena emateko Zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera idatzi behar da, eguena epemuga izanik. Partaideek barikuan 16:00etan jasoko dituzte baldintzak, eta domekan 16:00etan entregatu beharko dute bideoa. "Aisialdi kontsumitzaile izatetik sortzaile izateko, gure aisialdiaren protagonista" bihurtzeko proposamena egin dute Zapaburukoek.