Fran Garateren auzia

Fran Garateren dimisioa eskatzeko sinadurak biltzen hasi dira feministak

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 4a, 08:55

Durangoko Plataforma Feminista sinadurak biltzen hasi da Fran Garateren dimisioa eskatzeko. Sexu abusuak egitea egotzita atxilotu zuten PPko zinegotzia, eta epaileak auzia artxibatu arren, emakumeak errekurritu egin zuen.

Plataforma Feministak azken asteetan zinegotziaren dimisioa eskatu izan du publikoki, esaterako pasaden asteko osoko bilkuran. Orain, berriz, durangarrei zein herriko elkarteei atxikimendua eskatuko diete plataformako kideek.

Plataforma Feministako kideek jakitera eman dutenez, Bizkaiko Audientzia Probintzialean jarritako salaketaren apelazio errekurtsoa ebatzia izan bitartean, PPri bitarteko guztiak jarri ditzan eskatzen diete zinegotziak kargua utzi eta beste pertsona batek ordezka dezan. Bestalde, Durangoko Udalari zein alderdi politiko guztiei gertaera "irmoki publikoki gaitzestea" eskatu diete.

Eguenetan Andra Marin, asteroko konzentrazioan, edo asteko edozein egunetan Andragunean sinatu daitekeela jakitera eman dute plataformako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!