Aitor de la Torre, Ainhoa Alonso eta Deniba Konare Euskadiko txapeldun geratu dira judoan

Anboto 2017ko api. 3a, 11:00
Ainhoa Alonso, Aitor de la Torre eta Deniba Konare urrezko dominagaz.

Durango Judo Taldeak zazpi domina irabazi ditu haur-kategorian.

Gasteizen Euskadiko judo txapelketak jokatu dituzte haur-kategorian. Durango Judo Taldeak zazpi domina irabazi ditu. Parte hartu duten ordezkari guztiek lortu dute dominaren bat. Aitor del Torre, Ainhoa Alonso eta Deniba Konarek urrezkoa jantzi dute eta maiatzaren 6an eta 7an Valentzian jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkatu dira.

Aimar Aiartzaguena, Leire Bazan eta Sheila Conde  zilarrezko domina banagaz itzuli dira eta Josu Ayarzaguenak brontzea lortu du.

Domina irabazi duten zazpi judalari gazteak:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!