Bizkaia-Durango taldeko Paola Muñoz Espainiako Kopa lehenengo liderra da

Joseba Derteano 2017ko api. 3a, 09:26
Bizkaia-Durangoko txirrindulariak Nojako podiumean

Txileko txirrindulariak Kopako lehen proba irabazi zuen atzo Nojan eta Mavi Garcia taldekidea hirugarren sailkatu zen.

Lasterketa erabakiko zuen ihesaldia Maza mendaterako igoeran sortu zen. Muñoz eta Garciak aurrera egin eta beste hiru txirrindularigaz boskotea osatu zuten. Horrela heldu ziren azken kilometrora. Muñozek erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen. Ana Usabiaga (Eustrak-Euskadi) eta Mavi Garcia sartu ziren ostean. Bizkaia-Durangok taldekako sailkapena ere lortu zuen Lorena Llamasen bosgarren tokiari esker.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!