Prentsa oharrean diotenez, hotelak egindako ekarpena eskertu du JAEDeko Covadonga Novalek. Gran Hoteleko zuzendari Roberto Delgadok azaldu duenez, ez da JAEDi laguntza ematen dioten lehen aldia. Gabonetako zozketan sariak ematen dituzte, eta iaz ongintzazko festa bat ere ospatu zuten, 3.000 euro batuta.
Aitziber Irigoras alkateak uste du garrantzitsua dela hotelak JAED lagundu izana. Pilar Riosek, ostera, gogoratu du ekimen hau pobrezia energetikoari aurre egiteko kanpainan kokatu dutela.