Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen kontzertua, euskaltegian

Anboto 2017ko mar. 27a, 10:00

Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren emanaldia antolatu du Durangoko udal euskaltegiak, Korrika Kulturalaren barruan. Martxoaren 29an, goizeko 10:30ean eskainiko dute kontzertua, udal euskaltegiko Berbagunean. Sarrera doakoa izango da, eta ikasleentzat ezezik, bertaratu gura duten herritar guztientzat zabalik egongo da emanaldia.

Baga-biga-higa izenburuko ikuskizuna aurkeztuko dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek eguazten goizeko kontzertu horretan. Euskarazko musikaren transmisioa bultzatzeko asmoagaz sortu zuten bi musikariek azalpenak eta zuzeneko musika uztartuko dituen emanaldi hori. 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko euskal musikaren errepasoa egingo dute, eta etorkizuneko erronka eta aukerez ere jardungo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!