Bobiako kilometro bertikala irabazi du Ariznabarretak

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 20a, 17:06

Durangoko kirol taldeko korrikalaria izan zen bizkorrena Bobiako (Leon) kilometro bertikalean.

Asteburuan Leonen jokatutako kilometro bertikalean Oier Ariznabarreta izan da bizkorrena. Durango Kirol Taldeko korrikalariak 32:55 minutuko denbora eginda garaipena eskuratu zuen Jesus Santamaría eta Carlos Pascualen aurretik.

Marañon Espainiako Txapelketan

Bestalde, Durangaldea Running taldeko Txomin Marañonek Huelvan apirilaren 8an jokatuko den 23 urtez azpiko 10.000 metroetako Espainiako Txapelketarako postua lortu du. Horrez gain, maiatzaren 21ean Santanderren jokatuko den Espainiako Txapelketa absolutuan egoteko txartela ere lortu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!