Idazketa tailerra, Durangoko Bibliotekan

Bultzada batekin aise idazten da tailerra eskainiko dute martxoko eta apirileko lau zapatutan, Durangon.

Udal Bibliotekak eta Andraguneak elkarlanean antolatutako idazketa tailerra da aipaturikoa, eta Danele Sarriugarte idazlea izango da saioen  dinamizatzailea. “Orri zuriak sortzen duen beldurra uxatzea” izango da tailerraren helburua, eta xede horregaz hainbat ariketa proposatuko dizkie Sarriugartek parte-hartzaileei.

Zapatu honetan, martxoaren 25ean, apirilaren 1ean eta 8an, 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte saioak. Bibliotekan zein Durangoko Udalaren webguneko liburutegiaren atalean eman daiteke izena.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.