Lourdes Oyarbide onenen artean Valentzian

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 13a, 14:35

UCI 2.2 mailako Valentziako itzulian 12en postuan bukatu zuen azken lasterketa Lourdes Oyarbidek.

Valentzian jokatutako lasterketetan lan txukuna egin dute Bizkaia-Durangoko txirrindulariek. Lourdes Oyarbidek itzulia 36en postuan lortzea bukatu zuen, azken lasterketan onenen artean ibili ondoren.

"Lourdesek izugarri obetu du aurreko denboralditik. Eskalatzaile bat ez den arren, mendiko lasterketetan oso ondo ibili da, eta erlojuaren aurkako proban ezinbesteko bat izan zen", nabarmendu du Agurtzane Elorriagak, Bizkaia-Durangoko zuzendariak. Horrez gain, denboraldia hasten dagoen arren, aurtengo denboraldirako "sentsazio onak" dituela eta taldea "ondo" ikusten duela adierazi du zuzendariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!