Bilbao Basketeko jokalariek Tabirakoko gazteekin entrenatu dute Durangon

Anboto 2017ko mar. 9a, 12:53
Bilbao Basketeko jokalariak Durangoko Landako Kiroldegian (Argazkia: www.bilbaobasket.biz)

Landako kiroldegia lepo bete zuten 800 bat gaztek.

Alex Mumbru eta Javi Salgado lako jokalariekin entrenatuta etxeratu ziren atzo Tabirako gazte mailetan jokatzen duten 800 bat gazte. “Bilbao Basket ez da Bilbo bakarrik, Bizkaia osoa da. Durangora etortzea ondo dago eta etorkizunera begiratzea da. Durango saskibaloia gertutik bizi den herria da eta sekula ez da jakiten etorkizunean zer gerta daitekeen”, adierazi zuen RETAbet Bilbao Basketeko entrenatzaile Carles Duranek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!