Bizkaia-Durangoko hiru ziklistak osatu dute Madrilgo podiuma

Anboto 2017ko mar. 6a, 12:19

Bizkaia-Durangoko hiru txirrindulariak podiumean.

Espainiako federazioaren egutegiko lehenengo proban Bizkaia-Durango jaun eta jabe izan da, Lorena Llamas, Lourdes Oyarbide eta Roos Hoogeboom-en aurreneko hiru postuekin.

Madrilgo Buitrago del Lozoya herrian lehiatutako lasterketan kilometro asko ihes eginda eman zituen Oyarbide arabarrak. Llamasek atzetik harrapatu zuenean elkarrekin jarraitu zuten. Azken metroetan Llamasek erasoa jo, Oyarbide atzean utzi eta lasterketa irabazi zuen. Atzetik Hoogeboom beste ihesaldi bateko azkarrena izan zen esprintean.

Eguaztenetik aurrera Valentziako Itzulian parte hartu du Bizkaia-Durangok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!