Galdeketaren alde agertu dira Kulturaleko eta Ezkurdiko futbolariak

Markel Onaindia 2017ko mar. 6a, 10:20

Asteburuan Tabiran jokatu duten partiduan Gure Esku Dagok antolatutako galdeketaren aldeko pankarta atera dute bi klubetako bigarren taldeetako jokalariek.

Maiatzaren 7an egingo dute Durangon herri-galdeketa, Durangaldeko eta Euskal Herriko beste hainbat herrigaz batera. Euskal Herriko status politikoaren inguruan galdetuko zaie herritarrei.

Dokumentala eta berbaldia
Bestalde, gaur, astelehena, dokumental bat eskainiko du erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak Durangoko Herria tabernako txokoan. 18:00etan hasiko da emanaldia. Gainera, zapaturako, Pako Letamendia irakaslearen eta David Fernandez CUPeko kidearen arteko solasaldia iragarri dute, 12:00etan Landako Elkartegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!