Martxoak 8

Gil: "Lilakrosean testigua eramatea izugarria izan da"

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 5a, 21:15

Maria Jose Gilek Lilakrosean testigua eraman du. Durango kirol taldeko beteranoetako bat da Gil. "Juan Sampedrok taldeko beteranoetako bat nintzenez testigua eramango nuela esan zidanean poz handia hartu nuen" aitortu du Maria Jose Gilek. Arrasatearrak aurtengoa izan du bere lehen Lilakrosa. "Durangoko Lilakrosean testigua eramatea izugarria izan da".

Gilek 1992an parte hartu zuen bere lehen lasterketan. Ordurako, korrika egiten hasita zegoen arren, 51 urterekin lehen lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen, Erandion. Gaixotasun batetik irten ondoren, korrika egiten hastea erabaki eta lehen lasterketetan onenen artean sailkatzen hasi zen. "Gaixotasunaren aurretik ez nuen korrikarik egiten, baina, behin sendatuta nintzenean, gizonarekin korrikalditxo bat egitea erabaki nuen. Bera, sarritan joaten zen korrika egitera, eta orduz geroztik, ni ere ez naiz gelditu". 

Egun, 76 urte ditu Maria Jose Gilek eta Durango kirol taldearekin beterano mailan ari da lehiatzen. "Durangoko taldean oso gustora nago, dugun giroa bikaina da. Horren adibideetako bat da gaurko Lilakrosa", adierazi du Gilek.

Lilakrosean Durango kirol taldeko hainbat kideek parte hartu dute, beste hainbat herritarrekin batera. "Taldeko kideak herritarren artean korrika ikustea oso polita izan da. Ume, gazte, heldu, gizon zein emakume denak elkarrekin aritzea pozgarria da. Beraz, hemendik mundu guztia animatu nahiko nuke korrika egitera, horrelako lasterketan parte hartzera", bukatu du arrasatearrak.

Maria Jose Gil testigua hartzen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!