Arte Ederren Museora irteera antolatu du Andraguneak

Itsaso Esteban 2017ko ots. 20a, 10:00

Martxoaren 1ean Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatzeko irteera antolatu du Andraguneak. Gaur zabaldu dute irteeran parte hartzeko izen-ematea. 94-4657092 telefonora deituta edo andragunea@durango.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.

Pinturaren historian korronte desberdinek emakumea zelan irudikatu duten aztertuko dute bisita gidatu horretan. Alicia Garcíak emango ditu azalpenak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!