Kirolerrota kluba antolatzaile eta Sekulebedarra kirol taldea laguntzaile dituen proba 11:00etan hasiko dute, Ezkurdi plazatik. Durangoko kale askotatik igaro ostean, Ezkurdin bertan egongo da helmuga. Izen-ematea aurretik egiteko aukera dago, baina egunean bertan ere egin daiteke, proba hasi baino lehenago, 10 euroren truke.
Parte-hartze zabala
Urtero giro ona eta parte-hartze zabala izaten du Durangoko Herri Krosak. Iaz 400 bat lagun animatu ziren. Hamar kilometroko lasterketa Gotzon Solaegik eta Janire Arribalzagak irabazi zuten. Bost kilometrokoan Asier Aranburu nagusitu zen.