Maila batetik bestera saltoa igartzen duten arren, ligako taldeak nahiko orekatuta daudela adierazi dute Garazi Abraldes eta Uri Lasa boleibol taldeko beteranoek. “Sailkapen nagusian postu ona ez dugun arren, partidu onak jokatuko ditugu, eta pixkanaka-pixkanaka hobetzen goazela ikusten dugu”, aitortu dute Abraldesek eta Lasak. Gainera, azken partiduetan epaileek ere zoriondu dituztela beraien joko onarengatik adierazi dute. “Dugun dena eman eta partiduetan disfrutatzea da gure helburua. Entrenatzaileek beti erakutsi diguten bezala, hain zuzen”, adierazi du Lasak.
Maila berrian, arazoak
Hala ere, bigarren mailara igota, guztia ez dela arrosa kolorekoa adierazi dute taldeko beteranoek. “Taldean momentu zailak bizi ditugu, ez dugu inongo laguntzarik, ez laguntza ekonomikorik ezta pertsonalik ere”, aitortu dute bi kideek.
Partiduetarako bidaiak beraiek ordaindu behar dituztela, eta, hori gutxi balitz, etxean jokatzen dituzten partiduetan zaleen berotasunik ez dutela izaten aitortu dute jokalariek. Abraldesen hitzetan, “gurasoak eta senitartekoak izaten dira partiduetara etortzen diren bakarrak, eta horrela ezinezkoa da herrian jendeak ezagutzea”.
Kirol baztertua
Sapuherri Durangaldean dagoen goi mailako boleibol talde bakarra da. Ez dago boleiboleko goi mailako beste talderik, ez nesketan, ez mutiletan.
“Oro har, boleibola kirol baztertua da, eta Durangaldean oso argi ikus daiteke hori. Eskola kirolean dauden taldeez gain, geurea da goi mailan dagoen talde bakarra, eta gezurra dirudien arren ez gaitu ia inork ezagutzen”, aitortu du Abraldesek.
Hala ere, zailtasunak zailtasun, aurtengo denboraldiagaz aurrera jarraituko dutela adierazi dute taldeko beteranoek, eta mailaz igotzea lortu duten urte honetan, orain arte bezala, beraien onena ematen jarraituko dutela, baieztatu dute.
Horrez gain, herritarrei gonbit egiten diete Durangoko kiroldegira joan eta beraiekin batera boleibolagaz gozatzeko.
Erdoiza: “Teknika ondo hartu arte kirol zaila da boleibola”Sapuherri boleibol taldeko kapitainak dira Arrate Erdoiza eta Maria Preguntegi. Bi kapitainek duela zortzi urtetik jokatzen dute boleibolean. Nola hasi zineten boleibolean? Nola gogoratzen dituzue hasierako urte haiek? Zuek, berriz, kirol honegatik egin zenuten apustu. Hainbat aldiz aipatu duzue taldean giro ona duzuela. Zuen taldearen indargunetako bat dela esan daiteke? Nola ikusten duzue taldea maila berri honetan? |