Gimnasta gazteak Landakon lehiatuko dira

Joseba Derteano 2017ko otsailaren 9a

Zapatu honetan benjamin eta  kadete mailako gimnasten  Bizkaiko txapelketako lehen fasea lehiatuko dute Durangoko Landako kiroldegian.

Ehunka gimnastaren erakustaldiak ikusi ahalko dira 10:00etatik 20:00 bitartean. Durangoko Uztai gimnasia erritmiko taldeko gazteek ere parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!