Akademiako 5 eta 24 urte arteko ikasleek egindako 80 koadro dira erakusketan ipini dituztenak. Ikasturte honetan egindako lanak dira gehienak, askotariko gai eta teknikak landuz osaturikoak. Otsailaren 19ra arte, astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa ikusgai, Durangoko Olajauregi jatetxean.
Aurreko hainbat urtetan akademia ondoko Jai Berri tabernan ipini izan dituzte ikasleen lanak erakusketan, Gabon inguruan, baina aurten lehenengoz hartu dute hotela erakusketaren kokagune gisa.