Sasikoan zebra-bide berria egiten dabiltzala iragarri du EH Bilduk

Anboto 2017ko ots. 3a, 15:48

Abenduaren erdialdean koalizioko kideek sinbolikoki margotu zuten zebra-bide hori, "udalaren utzikeria" salatzeko. Orain, udala bera dabil margotzen ofizialki.

Tren estaziorako Sasikoa kaletik dagoen sarbidean ez zegoen zebra-biderik, eta EH Bilduk dio pasagune hori naturala dela, jendeak berez hartzen duela egon barik ere. Koalizioaren arabera,  herritarrek hainbatetan egindako eskaria izan da. "Herritarrek eskean hilabete asko pasa behar izan dituzten arren, pozten gaitu ikusteak azkenean herritarrei kasu egitearen alde egin dutela", esan du gobernu taldea kritikatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!