Sasikoan, tren geltokirako pasabidea dagoen lekuan margotu dute zebra-bide bat, eta Landakon, Botxo kafetegiaren parean bestea. Madalenako geltokian pankarta bat ere ipini dute, aldarrikapenagaz.
Horrez gainera, euren ustez, zebra-bideak margotuta zera erakutsi dute, "ez dela obra edo gastu ekonomiko handirik behar horren soila baina aldi berean horren garrantzitsua den gauza bat egiteko".