Aitziber Irigoras alkateak eta Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak inauguratu dute azoka. Martxan dira berbaldiak, eta prest dira erakustokiak. Lehenengo bisitariak hurreratzen hasi dira, eta orduak aurrera joan ahala, jendez betetzen hasiko da Landako. Gutxienez 15.000 bisitari edukitzea espero dute, eta 20.000ra ailegatzea arrakasta litzatekeela adierazi dute antolatzaileek.