Paul Abasolori Urrezko Baloiaren izendapena kentzea eskatuko dute osoko bilkuran

Anboto 2017ko urt. 30a, 10:06

Hainbat herritarrek babesa erakutsi zioten Abasolok salatutako feministari.

Hedabide batek hirugarren mailako urteko onenen artean kokatu du sexu erasoengatik zigortutako futbolari durangarra. Bilgune Feministak mozioa landu du izendapena erretiratzeko, eta bihar eztabaidatuko dute.

Kiroletako hedabide horren ustez saria jasotzeko faboritoa da Portugaleteko jokalaria. Herritarrek botoa eman ahal dute, eta hala ere, momentuz bosgarren sailkatuta doa durangarra.

Sexu erasoengatik zigortu zuten Abasolo, eta Espainiako gobernuak indultua eman zion kartzelatik irten ahal izateko. Gero, Durangoko mugimendu feministako kide bat salatu zuen, bere aurka irainak eta mehatxuak egitea egotzita; epaileak auzia artxibatu zuen deklarazioak hartu eta gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!