Atletico Madril futbol taldea Durangora heldu da

Anboto 2017ko urt. 25a, 13:40

Madrildarrak 12:30ean jaitsi dira Gran Hotelera ekarri dituen autobusetik. Gaur, 19:15ean, Errege Kopako partidua jokatuko dute Eibarren kontra.

Hotelaren sarreran 40 bat jarraitzaile batu dira jokalariak animatzeko eta sinaduraren edo argazkiren bat eskatzeko. Simeone entrenatzailea eta Fernando Torres izan dira animorik gehien jaso dituztenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!