Tosca, Carmen, Norma, edota Madame Butterfly operak aztertuko Kurutzesantu Museoan egingo dituzten saioetan, eta izena ematen duten musikazaleek Mozarten Don Giovanni opera ikustera joateko aukera izango dute. Ikastaroan izena ematen dutenek otsailean Bilbon izango den Mozarten operararako sarrerak prezio berezian eskuratu ahalko dituzte.
Bartolome Ertzilla musika eskolara deituta (94 603 00 35) jaso daiteke ikastaroari buruzko informazio gehiago eta bertan eman daiteke izena ere.