Aimar Aiartzaguenak urrezko domina irabazi du Akitaniako txapelketan

Anboto 2017ko urt. 16a, 12:17

Durango Judo taldeko Aimar Aiartzaguena haur-kategorian nagusitu da Coulounieix-Chamiers herrian egindako lehian. 

Durango Judoko Iñaki Salas entrenatzaileak dioenez, “Aimar nagusi izan da txapelketa osoan eta denboraldi honetan emaitza oso onak lortuko ditu”. Aiartzaguenak etorkizun oparoa duela uste du entrenatzaileak. “Horrelako txapelketetan aritzeak esperientzia lortzeko balio du”.

Bestalde, Eneko Diez taldeko judoka Tortosan aritu da Junior A Kopan lehiatuz. Final laurdenetan kanporatua izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!