Sare sozialetan mezu bat zabaldu da, esanez Durangon antzeko kasu gehiago egon direla. Baina udalak azaldu du udaltzaingoak ez duela horren berririk, eta Ertzaintzak ere argitu du ez dagoela pederastiagaz lotutako salaketarik.
Bestalde, gaurko elkarretaratzean Zornotzako eta Elorrioko erasoak ere aipatu dituzte. Gainera, Portugaleten bere semeak hildako andrearen kasua nabarmendu dute. Euren ustez, eraso hori ez da familia arteko bortizkeriagaz lotu behar, indarkeria matxistagaz baizik. 2016an Euskal Herrian 7 emakume hil zituztela gogoratu, eta "urte gogorra" izan dela adierazi dute.