Adin txikiko neska batek jasandako eraso sexista gaitzetsi du Durangoko Udalak

Anboto 2017ko urt. 12a, 15:44

Argazkia: Plataforma Feministak abuztuan deitutako kontzentrazioaren argazkia.

Adin txikiko neska batek eraso sexista jasan zuela, urtarrilaren 3ean, Murueta Torren azaldu du Durangoko Udalak. Era berean, erasotutako gazteari eta bere familiari babesa eman die udalak dituen baliabide oro beraien esku jarrita. Udalak herritarrei dei egin die Plataformak Feministak gaur eta datorren eguenean, 20:00etan, Andra Marian egingo dituen kontzentrazioetan parte har dezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!