Aitor Aurrekoetxea arte kritikari durangarraren berbetan, “proposamen kolorista eta ausarta” da Minak erakusketa horretan egiten duena. Satira politikoa darie Circus mundi bildumako lanei, eta Aita Santua, Mariano Rajoy edota Donald Trump dira bere koadroen protagonistak. Beraien fisonomia, izaera eta jardunaren berezitasunak nabarmenduta, ikuspegi kritiko batetik eta ironia baliatuz marrazten ditu. Aita Santua funanbulismoa egiten agertzen du, esaterako, edota suge baten itxuragaz Turkiako presidentea. Pintura akrilikoagaz egindako koadroak dira Minak Durangon ikusgai ipiniko dituenak, formatu handikoak.