Plataforma Feministak kontzentrazioa deitu du urtarrilaren 3ean Durangon neska gazte batek jasandako eraso sexista salatzeko. Hasieran gaurko deialdia Portugaleteko emakumearen hilketa gaitzesteko egin zuten. Durangoko erasoaren berri izatean, Plataforma Feministak bi gertaerak gaitzetsiko ditu gaurko elkarretaratzean.