Suhiltzaileek Tronperri kaleko sutea itzali dute

Anboto 2017ko urt. 6a, 17:07

Argazkia: @bomberosbizkaia

Tronperri kaleko laugarren pisu batean sortu den sutea itzali dute suhiltzaileek. Sutea 13:00etan piztu da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, suhiltzaileek emakume bat etxe horretatik atera dute eta anbulantzian artatu dute kea arnastu duelako. Ondoren Durangoko anbulatoriora eraman dute. Ertzaintzak dioenez, sua egongelan piztu da. 15:30ean suhiltzaileek sua amatatzea lortu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!