Sutea piztu da gaur, 13:00etan Tronperri kaleko laugarren pisuko etxebizitza batean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, suhiltzaileek emakume bat etxe horretatik atera dute eta anbulantzian artatu dute kea arnastu duelako. Handik Durangoko anbulatoriora eraman dute. Suhiltzaileak sua amatatzen ari dira oraindik. Ertzaintzak dioenez, sua egongelan piztu da.
2017 urt 06 Durango