Špela Kern (Eslovenia, 1990) txirrindularia 2017an Bizkaia-Durango taldean ibiliko da. Hiru urtez BTC City Ljubljana taldean ibili den 26 urteko txirrindulariak nazioarteko lasterketetan postu oso onak lortu ditu, batez ere, La Route de France (2.1UCI) bezalako lasterketan. UCI mailako lasterketan aditua den Kernek lasterketa gogorretan maila ona erakusten duela gogoratu du Bizkaia-Durango taldeak. "Oso pozik eta harro nago Bizkaia-Durango taldeko parte izango naizelako. Txirrindulari moduan hobetzeko bide zuzena dela uste dut. Dena emango dut nire taldearen alde", adierazi du Špela Kernenek
Agurtzane Elorriaga taldearen zuzendariak Špela Kernen fitxaketaren inguruan azaldu duenez, "duen indarrengatik lasterketetan bere lana garrantzitsua izango delakoan nago, batez ere, Maviri laguntzeko".