Roberto Frescok gabonetako organo kontzertua eskainiko du

Anboto 2016ko abe. 21a, 12:44

Barikuan, 20:00etan, gabonetako organo kontzertua eskainiko dute Andra Mariko basilikan. Arandoño Kultur Elkarteak antolatu du saioa, eta Roberto Fresco, Madrilgo katedraleko organista, izango da emanaldia eskainiko duena.

Kontzertuaren egitarauaren barruan, Bach, Karg-Elert, Guilmant, Pierné edo Jancaren obrak egongo dira, besteak beste. Pantaila erraldoi bat jarriko dute basilikan organistaren mugimenduak gertutik jarraitu ahal izateko.

Arandoño Kultur Elkarteak agur esango dio 2016ari kontzertu honekin. 2017an kultur elkarte honek hogei urte beteko ditu eta datorren urterako egitaraua prestatzen hasi dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!